ETA armagabetu ondotik, gatazkaren ondorioetan euskal presoen auziak hurrengo hilabeteetan protagonismo handia hartuko du agenda politikoan. BERRIAk atzo zekarren EPPK-k «uda erdialderako» plazaratuko dituela barne eztabaidako ondorioak. Sare herritar plataformak, berriz, iragarri du ekainetik urtarrilera arte «intentsitate handiko kanpaina» egingo duela, presoen eskubideen alde batasun eta inplikazio handia lortzeko asmoz. Ekainaren 17an hasiko dute ekinaldia. Litekeena da Donostian izatea lehen hitzordua; aurreratu dute festa eta ekitaldi bat egongo direla. «Inoiz baino beharrezkoa da guztien inplikazioa», esan du Joseba Azkarraga Sareko bozeramaileak, Donostiako prentsaurreko batean.
Bizikidetzarako ongi baloratu dute armagabetzea, «pauso bat» delako, eta begirada euskal gizartean jarri dute. Ipar Euskal Herriko batasuna eredu gisa jartzeaz bat, gaur zortzi desarmatzearen alde Hego Euskal Herriko eragile politiko-sindikalaren gehiengoak ateratako argazkia du Sarek ikusmiran. «Ezin da egun bateko kontu batean gelditu. Gehingo zabal baten isla izan behar da». Uste du presoen auzian ere «ahos batez» aritu behar dela.
Armagabatzearekin «egoera berria» zabaldu den arren, salatu dute Espainiako Gobernuak jarrera «immobilista» duela. Hori aldatzeko erabakigarritzat jo dute euskal gizartearen lana. «Urtarrileko manifestazioan esan genuen ahal genuena egingo dugula 2017a konponbidearen urtea izateko».
De Andresen eskaera
EPPK-ko kideei kolektibo gisa mintzatzeari uzteko eskatu die Javier de Andres Espainiako Gobernuaren EAEko ordezkariak. «Gobernuari presio politikoa eragin nahi badiote espetxe onura batzuk lortzeko, hori ez da bidea», esan du, Gasteizen. Haren ustez, modu indibidualean lortzen saiatu behar dute «konponbide pertsonala». «Espetxe politika pertsonentzat dago pentsatuta, ez terroristen kolektiboentzat. Hori aintzat hartu beharko lukete presoek».
Osorik irakurri
LAGUN AGURGARRIA:
Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.
Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.
Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.
Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.
Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.
Faktoria izan, egin zaitez bazkide.
Aiaraldea Hedabideko lantaldea.
Izan bazkide