«Bide logikoa» da ETA desagertzea, Otegik dioenez

Erabiltzailearen aurpegia berria 2017ko api. 13a, 00:00

DONOSTIA. Arnaldo Otegi Sortuko idazkari nagusiak uste du une honetan «bide logikoena» dela ETA agertoki politikoan ez egotea. Nolanahi ere, «zuhurtzia» eta «errespetua» eskatu ditu ETAren barne gogoetaren emaitzak ezagutu arte. «Oso eztabaida garrantzitsua da, eta erabakitzen dutena errespetuz hartuko dugu», adierazi du Euskadi Irratian.

Otegi «oso pozik» agertu da joan de larunbatean ETAren armagabetzearekin lotutakoak ongi atera zirelako. Gizarte zibilaren eta Ipar Euskal Herriko erakundeen babesa goraipatu ditu, batez ere, Jean-Rene Etxegarai Euskal Elkargoko lehendakariaren «inplikazioa eta ausardia», eta «akats larritzat» jo du Jaurlaritzako eta Nafarroako Gobernuko ordezkariak bertan ez egotea. Hemendik aurrera, berriz, espetxe alorrean adostasunak bilatzea lehentasunezkoa dela uste du, eta eredutzat jo du Bilbon armagabetzearen alde eragile politiko eta sindikalek ateratako argazkia.

Osorik irakurri

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide