EAJk PPri eskatu dio aurrekontuez harago so egiteko

Erabiltzailearen aurpegia berria 2017ko api. 19a, 00:00

BILBO. Jokin Bildarratz EAJko senatariak Espainiako Gobernuari eskatu dio aurrekontuez haratago begiratzeko Espainiako aurrekontuei buruz egiten ari diren elkarrizketetan. Bildarratz «baikor» azaldu da, «jarrera aldaketa» eta «negoziatzeko borondate argia» ikusten baitu Mariano Rajoyren alderdian. Hori hala, uste du «gauzatzen» ari dela EAJk PPri hainbatetan eskatu dion «jarrera aldaketa».

Radio Euskadin eginiko elkarrizketa batean, senatari jeltzaleak azaldu du Espainiako aurrekontuen negoziazioak bide onean doazela : «Oraingoz, ez doa gaizki». Sintonia horren «lehen ondorioak» lirateke Bizkaiko Tren Saihesbidea eraikitzeko eta AHTaren hiriburuetako sarbideak errazteko eginiko akordioak eta Ertzaintzako lan eskaintza publikoaren eta Udal Legearen kontra Madrilek jarritako helegiteak kendu izana.

Maiatzera artekoak —ordura arteko epea du gobernuak aurrekontuak adosteko— «baikortasunez» hartzen dituela azaldu du EAJkoak. Gerora ere PPk jarrera horri eutsiko dion esperantza agertu du.

Alfonso Alonso EAEko PPren presidenteak, berriz, jeltzaleei eskatu die «imitatzeko» beraiek Eusko Jaurlaritzaren aurrekontuak babesteko agertu duten jarrera «pragmatiko eta moderatua». Adierazi du PP prest dagoela kontzertu ekonomikoaz eta kupoaz hitz egiteko.

Osorik irakurri

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide