Debabarrenean, maiatzaren 7ko galderak prest

Erabiltzailearen aurpegia berria 2017ko api. 23a, 00:00

EIBAR. Gure Esku Dago dinamikak bultzatuta, estatus politikoari buruzko 51 galdeketa egingo dituzte bi aste barru. Atzo, Gipuzkoako Debabarreneko galderak aurkeztu zituzten. 16 urtetik gorako 47.152 herritarrek parte har dezakete. Eibarren, hau da galdera: «Euskal errepublika bateko herritarra izan nahi duzu?». Elgoibarren eta Deban: «Nahi al duzu gaur egungo estatus politikoa aldatzea?». Eta erantzuna baiezkoa bada: «Nahi al duzu euskal estatu independentea?». Mutrikun eta Soraluzen: «Nahi al duzu Euskal Herri independente bateko herritarra izan?». Eta Itziarren: «Euskal Herri independente bat nahi duzu?». Ostegunean, 19:00etan, mahai ingurua egingo dute Juan Jose Ibarretxek, Garbiñe Biurrunek eta Mario Zubiagak, Eibarko Armeria Eskolan.

Osorik irakurri

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide