NBEk Txapartegiren estradizioa ez onartzeko eskatu dio Suitzari

Erabiltzailearen aurpegia berria 2017ko api. 25a, 00:00

Nekane Txapartegi euskal presoa Espainiaratzeko erabakia atzera botatzeko eskatu dio Suitzari NBE Nazio Batuen Erakundeko torturaren eta bestelako tratu gizagabe eta krudelen aurkako kontalari berezi Nils Melzerrek. Suitzako Justiziak martxoan erabaki zuen Espainiaren estradizio eskaera onartzea, eta argudiatu zuen Txapartegik ez zuela «era sinesgarrian frogatu» torturatu egin zutela. Melzerren iritziz, ordea, elementu «ugari eta larriak» daude salaketa egiaztatzeko. Haren arabera, izan ere, «torturen bidez lortutako konfesioa du oinarri» Espainiak Txapartegiri jarritako zigorrak. Suitzako Zigor Auzitegi Federalaren esku dago orain euskal presoari buruzko erabakia.

Beste askori bezala, Istanbulgo Protokoloa aplikatu zioten Txapartegiri, eta, haren arabera, sinesgarria da salaketa. Horri eman dio balioa Melzerrek. Gogora ekarri du torturatuen kasuan «oso zaila» dela jasandakoaren «froga erabatekoak» ematea: «Hain zuzen, horregatik, tortura salaketa guztiak Istanbulgo Protokoloa oinarri hartuta ikertu behar dira».

Espainiako Estatuko auzitegiek ez diote irizpide horri segitu orain arte. Sandra Barrenetxearen kasuan, esaterako, Bizkaiko Lurralde Auzitegiak ebatzi zuen Istanbulgo Protokoloa ez zela «nahikoa» torturak frogatzeko, horiek «berresteko elementu periferikorik» ez zegoela argudiatuta.

Patxi Ruizen gutuna ETAri

Patxi Ruiz Romero euskal presoak argitara eman du ETAko zuzendaritza batzordeari bidalitako gutun bat. Bertan azaldu duenez, «militantzia etenda» zuela jakinarazi zioten, iazko uztailean BERRIAn argitaratutako gutun bat dela eta —besteak beste, AEM Amnistiaren aldeko eta Errepresioaren kontrako Mugimenduari egindako «jazarpen politikoa» salatu zuen—. Ruizen arabera, «diziplina haustea» leporatu zion ETAk. Orain, «estrategia erreformista eta likidazionista» kritikatu, eta EPPKren barne eztabaidan parte ez hartzea erabaki duela jakinarazi du Ruizek.

Bestalde, atzo irten zen Valladolideko (Espainia) kartzelatik Adur Fernandez euskal presoa. 2013an atxilotu zuten Fernandez, Donostiako Aske Gunean, beste bost gazterekin batera. Segiko kide izatea egotzita zigortu zuen Espainiako Auzitegi Nazionalak.

Osorik irakurri

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide