Aldundia: «Enpresa pribatu baten gorabeherak dira»

Erabiltzailearen aurpegia berria 2017ko api. 28a, 00:00

Gipuzkoako Diputazioak uste du ez direla nahastu behar Urbaserrek enpresa pribatu moduan izan ditzakeen gorabeherak eta Zubietan erraustegia egiteko lortu duen kontratua. «Haren gorabeherak enpresa pribatu batenak dira, eta hor ez gara sartzen. Epaileek erabaki behar dute horien inguruan».

Diputazioko Ingurumen Saileko iturrien arabera, GHK-k adjudikatu duen proiektuaren gainean bakarrik du erantzukizuna: «Kasu horretan, prozedura legezkoa eta gardena izan da, eta teknikariek zaindu dute berme guztiak izan ditzan».

Diputazioaren iritziz, herritarrek susmoak izan edo ez, erakundeen eginbeharra da «legea betearaztea», eta hori «gardentasun osoarekin» egitea. «Guk uste dugu kanpoko prozedura batzuetan ez dugula sartu behar». Gainera, gogoratu du Urbaserrek erraustegia eraikitzeko kontratuaz gain, badituela beste hainbat kontratu Euskal Herriko hainbat erakunderekin. «Ez da ahaztu behar guk enpresa talde bati eskaini diogula kontratu hau, eta hor beste enpresa batzuk ere badirela».

Osorik irakurri

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide