Hilaren 10 arteko epea dute legean ados jartzeko

Erabiltzailearen aurpegia berria 2017ko mai. 2a, 00:00

Hilaren 10ean amaituko da epea Espainiako Gobernuak Eusko Jaurlaritzaren Polizia gehiegikerien biktimentzako legearen aurka helegitea aurkeztu ala ez erabakitzeko. Joan den urteko uztailaren 28an onartu zen lege hori, EAJren eta PSE-EEren aldeko botoekin. Legearen helburua, hauxe: 1976 eta 1999 artean «motibazio politikoko indarkeria egoeran» gertaturiko giza eskubideen urraketak aitortzea eta urraketa horien biktimei ordaina ematea.

Madrilek aurkako helegitea aurkeztuko zuela iragarri zuen urrian, Konstituzioaren aurka zihoala argudiatuta. Hori egin aurretik, baina, sei hileko epea ireki zen bi gobernuak akordioa lortzeko. Aldebiko Batzordean ari dira negoziatzen ordutik, eta hilaren 10a arteko epea dute.

Osorik irakurri

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide