Tortura salaketa bat berriz ikertzeko agindu dute

Erabiltzailearen aurpegia berria 2017ko mai. 3a, 00:00

MADRIL. Eneko Compainsen tortura salaketa berriz ikertzeko agindu dio Espainiako Auzitegi Konstituzionalak Iruñeko Auzitegiari. Auzitegi hark artxibatu egin zuen salaketa, defentsak eskatutako diligentzietako batzuk egin gabe. Orain, instrukzioa irekitzeko eta diligentzia horiek egiteko agindu dio Auzitegi Konstituzionalak; adibidez, Compainsi berari deklarazioa hartzea. Inkomunikatuta zegoen garaian ikusi zuen auzi medikuari, ofiziozko abokatuari eta atxiloketaren arduradun ziren guardia zibilei ere hartu beharko die deklarazioa.

2010eko irailean atxilotu zuen Compains Guardia Zibilak, Ekineko kide izatea egotzita, beste bost lagunetik batera. Inkomunikazioan «tortura basatiak» jasan zituztela salatu zuten orduan seiek.

TATen datuen arabera, 2008tik 40 bat aldiz jo dute Konstituzionalera antzeko kasuetan, eta horietatik zortzitan eman die arrazoi auzitegiak. Iazkoak dira azken bi ebazpenak.

Osorik irakurri

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide