«Desarmatzean, behar zen lekuan» egon da Barkos

Erabiltzailearen aurpegia berria 2017ko mai. 5a, 00:00

IRUÑEA. «Behar zen lekuan egon da gobernua», adierazi zuen Nafarroako Gobernuko lehendakari Uxue Barkosek, atzo, ETAren armagabetzean izandako jarreraren inguruan. UPNren eta PPren eskariz eman zituen azalpenak, parlamentuko batzorde batean. NEB Nazioarteko Egiaztatze Batzordearekin, Eusko Jaurlaritzako lehendakari Iñigo Urkullurekin eta Euskal Elkargoko lehendakari Jean Rene Etxegarairekin apirilaren 5ean egindako bileran «arduragatik eta hiritarren interes orokorra defendatzeko» egon zela azaldu zuen: «Onartezina litzateke helburu horretan [ETA armagabetzen] lagun zezakeen erakunde batek hori ez egitea».

Azalpenak azalpen, hitz gogorrak izan zituzten UPNko Javier Esparzak eta PPko Ana Beltranek. Esparzak «terrorismoaren biktimekin egon ez izana» egotzi zion lehendakariari. «Hemen ez da desarmatzerik egon, propaganda ekintza bat baizik», bota zuen Beltranek. PSNko Maria Txibitek, aldiz, babesa agertu zion Barkosi: «Gobernu guztien ardura da bakeari eta bizikidetzari ekarpena egitea».

Osorik irakurri

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide