Orain dela 40 urte bezala, egun ere presoen eskubideak sistematikoki urratzen direla» iritzita, eta Amnistiaren Aldeko Astea gogora ekarrita, amnistiaren alde «guztia» eman zutenei gorazarre egingo die Kalera Kalera dinamikak. Horretarako, hiru omenaldi antolatu ditu Poliziaren eta Guardia Zibilaren errepresioaren ondorioz hil zirenen alde. Maiatzaren 12an, Bilbon, Francisco Javier Nuñezi omenaldia egingo diote, Moyua plazan, 11:00etan. Maiatzaren 13an, manifestaziora deitu dute Kalera, kalea eta askatasuna irabaztera lelopean, 17:30ean, Errenterian (Gipuzkoa). Halaber, Clemente del Caño Ibañez, Gregorio Maritxalar eta Rafael Gomez oroituko dituzte. Maiatzaren 14an, berriz, Manuel Fuentes Mesari gorazarre egingo diote, Ortuellan (Bizkaia). Ekitaldiotan, ezker abertzaleko kideez gain, Sinn Feineko eta SATeko kideak ere egongo dira.
Bestalde, euskal presoak sakabanatu zituztela 30 urte bete direla eta, dinamikak zenbait martxa antolatu ditu espetxe hauetara, hilaren 20rako: Curtis, Fleury, Picassent, Puerto, Roane eta Saint Maurrera.
Osorik irakurri
LAGUN AGURGARRIA:
Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.
Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.
Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.
Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.
Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.
Faktoria izan, egin zaitez bazkide.
Aiaraldea Hedabideko lantaldea.
Izan bazkide