Lehendakari berria aukeratu du Harrera elkarteak

Erabiltzailearen aurpegia berria 2017ko mai. 7a, 00:00

Bost urteko lanaren ondoren, Andoni Iturriotzek Sebas Barinagarrementeriari pasatu dio Harrera laguntza elkartearen lehendakaritzaren lekukoa. Atzo egin zuten bosgarren batzarra elkarteko kideek, Usurbilen (Gipuzkoa), eta han hautatu zuten lehendakari Barinagarrementeria. Elkarteko diruzain izan da azken urteetan.

2012ko ekainean sortu zen Harrera elkartea, eta espetxetik eta erbestetik itzultzen direnei «ahalik eta laguntza handiena ematea» izan dute helburu, «jendartean egokitzeko eta bizimodu berria duintasunez eraikitzeko». Xede horrekin, erakunde eta eragile ugarirekin izan dituzte harremanak urteotan guztietan, hala behar dutenei hainbat arlotan laguntzeko: lan munduan, osasun arloan, gidabaimena lortzen... Bazkide bidez lortzen dute horretarako aurrekontuaren zati gehiena.

Osorik irakurri

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide