Pistola elektrikoak, egoera «larrietan» bakarrik erabiltzeko

Erabiltzailearen aurpegia berria 2017ko mai. 6a, 00:00

Estefania Beltran de Heredia Segurtasun sailburuak jakinarazi duenez, taser pistola elektrikoak egoera «larrietan» eta «salbuespenezkoetan» bakarrik erabiliko ditu Ertzaintzak, eta «formakuntza berezitua» jasoko duten ertzainek bakarrik erabiliko dituzte.

Eusko Legebiltzarreko kontrol saioan, Elkarrekin Podemos koalizioak egindako galdera bati erantzunez eman zituen argibideak Beltran de Herediak. Joan den martxotik ditu pistola elektrikoak Ertzaintzak, eta suzko armen erabileraren «alternatiba» gisa aurkeztu zituen atzo Segurtasun sailburuak. Elkarrekin Podemoseko Jose Ramon Becerrak Amnesty Internationalen 2012ko txosten bat aipatu zion. Horren arabera, hamar urteko epean, 500 hildako eragin dituzte pistola horiek.

Osorik irakurri

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide