Ika-mika sortu du GBBren egoitzaren aurkako erasoak

Erabiltzailearen aurpegia berria 2017ko mai. 10a, 00:00

DONOSTIA. EAJren GBBren egoitzaren atarian zaborra zabaldu zuten herenegun zuriz jantzitako zortzi lagunek, eta Ernaik sinatutako pankarta bat jarri zuten: Mafiosoak, zuenak egin du! Zaborrak zarete. Pintaketa bat ere egin zuten: Erraustegia geratuko dugu. Erasoaren ostean, EAJk Sorturi eskatu dio eraso hori kalifika dezala jendaurrean. Ohar batean, honako hau salatu du EAJk: «Berriro ere kaputxaren koldarkeriaren atzean ezkutatzen denak eta zuzeneko ekintza erasokorrak egiten dituenak errealitatetik kanpo jartzen du bere burua». Sortuko Arkaitz Rodriguez bozeramaileak erantzun du «neurriz kanpokoa» dela erasoari emandako oihartzuna, «pintaketa batzuk eta zaborra jaurtitzea» besterik ez dela izan, baina «atentatu baten maila» eman zaiola. Nolanahi ere, gaineratu du EAJrekin izan beharreko konfrontazioak «dialektikoa» izan behar duela.

Bestalde, EAJk gaitzespen adierazpena aurkeztu du Gipuzkoako Batzar Nagusietan erasoa salatzeko. Ekintza «onartezina» dela salatu dute jeltzaleek, eta adierazi Rodriguezen hitzak «eskandalagarriak» direla. Eusko Jaurlaritzak ere Sorturi eskatu dio «argi eta garbi» gaitzets dezala GBBren egoitzaren aurkako erasoa.

Osorik irakurri

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide