Esparru ugaritan ari dira lantzen «konpromisoak»

Erabiltzailearen aurpegia berria 2017ko mai. 11a, 00:00

Elkartasunetik konpromisora. Lelo hori egin zuen ezagun Donostiako Aske Guneak, eta eskubide zibil eta politikoen alde ez ezik, bestelako esparruetan ere ari dira filosofia hori lantzen. Aske Gunearen urteurrenaren harira joan den asteburuan egindako Libre Topaketetan, esaterako. Lurralde Askea dinamikako kideek arlokako 100 konpromiso biltzen dituen liburuxka aurkeztu zuten, «desobedientzia bideratzeko ekinbideen edukia finkatzeko» helburuz. Euskalgintzako kideak, okupazio mugimenduetakoak eta metroaren eta erraustegiaren aurkakoak ere bildu ziren topaketetan, nor bere esparrutik, «Donostia eraldatzeko oinarrizko konpromisoak finkatzeko hasteko».

Mozal legearen aurka egiteko ere baliatu nahi izan ditu aurtengo topaketak Eleak-Libre mugimenduak. Lege haren aurkako lasterketa egin zuten, adibidez. Eleak-Libreren arabera, 2015eko uztailetik, 11.000 euskal herritar baino gehiago zigortu dituzte mozal legearekin, nahiz eta Eusko Legebiltzarra eta Nafarroakoa haren aurka agertu.

Osorik irakurri

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide