200 biztanleko polizia bat dago Nafarroan

Erabiltzailearen aurpegia berria 2017ko mai. 14a, 00:00

Europako Batasunak gomendatzen duen irizpidearen arabera, polizia bat egon behar da 500 biztanleko. Nafarroan, bikoitza baino gehiago dira: polizia bat dago 200 biztanleko. Espainiako Ogasun Ministerioaren 2016ko uztaileko datuen arabera, 3.199 polizia daude Nafarroan —Espainiako Poliziak eta guardia zibilak dira gehienak: 2.136; gainerakoak, foru poliziak—. Horiez gain, Espainiako armadako 711 soldadu ere badaude Nafarroan.

7.000 biztanletik gora ditu Altsasuk, eta bi polizia etxe dituzte: Guardia Zibilarena bat, eta Foruzaingoarena bestea. Ospa mugimenduak salatu izan duenez, «errepresio etengabea» dago Euskal Herrian, eta, zehazki, Sakanan.

2015etik, apenas egin duen behera polizia kopuruak: Nafarroan, 35 gutxiago daude, eta Hego Euskal Herrian, 225 gutxiago.

Osorik irakurri

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide