Azkarate Alcala-Mecora itzultzeko eskatu du AVTk

Erabiltzailearen aurpegia berria 2017ko mai. 17a, 00:00

MADRIL. Manu Azkarate presoa Martuteneko espetxetik (Gipuzkoa) Alcala-Mecoko presondegira (Madril, Espainia) lekualdatzea nahi du AVT biktimen elkarteak, eta espetxe aldaketa erraztu dezan eskatu dio Manu Lezertua EAEko arartekoari, idatzi batean. Azkaratek epaiketa zuen astelehenean Donostian, eta, halakoetan egiten den moduan, Martuteneko presondegira lekualdatu zuen epaileak.

Gaitz larri eta sendaezina du presoak. 1986ko urtarrilean atxilotu zuten; ordutik, bitan utzi dute baldintzapean aske, baina ondoren atxilotu egin dute berriro. AVTk, baina, gogor kritikatu ditu presoa aske uzteko martxan dauden kanpainak eta herri dinamikak. «Gure sistema demokratikoari iseka egin eta terrorismoaren biktimak iraintzeko helburua baino ez dute», salatu du.

Osorik irakurri

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide