Bakerako ekarpenak, ekainaren 7rako

Erabiltzailearen aurpegia berria 2017ko mai. 18a, 00:00

Eusko Legebiltzarreko Memoria eta Bizikidetza Lantaldeak lehen bilera formala egin zuen atzo, eratu eta bi hilabete geroago. PPk izan ezik, talde guztiek parte hartu dute foro horretan. Atzoko bileran, Ana Oregi presidenteak erabaki zuen hiru aste barru berriro biltzea; ordurako, alderdiek lan metodologia eta proposamenak zehaztu beharko dituzte. Data hori baino lehen, ganberako zerbitzu juridikoek aurreko legealdietan egindako lanak, agerraldiak eta akordioak bilduko dituzte txosten batean. «Hemendik aurrera, ahalik eta adostasun zabalena lortu nahi dugu bake eta bizikidetza alorretan», azpimarratu zuen Oregik bilera amaitzean. Argazkian, EH Bilduko Jone Goirizelaia, PSE-EEko Idoia Mendia eta Rafaela Romerorekin hizketan.

Osorik irakurri

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide