Estatutua landu zuen abertzalea

Erabiltzailearen aurpegia berria 2017ko mai. 20a, 00:00

«Abertzalea, elkarrizketa zalea eta solaskide aparta». Hitz horiekin gogoratu du EAJk Juan Maria Bidarte hilberria (Bilbo, 1919). Gernikako Estatutua idazteko lantaldean parte hartu zuen, eta 1977tik 1979ra Espainiako senatari izan zen. Bidarte herenegun zendu zen, 88 urte zituela. Etzi egingo dira haren aldeko elizkizunak.

Abokatua zen lanbidez, eta 1977. urtean aukeratu zuten senatari: Frente Autonomikoaren zerrendan aurkeztu zen independente gisa, eta bi urte aritu zen karguan. Eusko Legebiltzarkideen Biltzarreko kide izan zen 1978an, eta Estatutua lantzeko lanetan ibili zen. Bizkaiko Abokatuen Elkarteko dekano aukeratu zuten ondoren.

Azken urteotan, euskal presoen eskubideen alde agertu, eta Sarek antolatutako manifestazioei atxikimendua azaldu izan zien Bidartek.

Osorik irakurri

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide