Azken egunetan Danimarkan egon ondoren, Suedian jarraituko dute Etxerat-eko kideek euskal presoen egoeraren berri emateko bidaia. Elkarteak azaldu duenez, «Espainiako eta Frantziako estatuek eskubide urraketak mantendu nahian baliatzen duten blokeoa gainditzea» da helburua. Horretarako, eragile politikoekin eta giza eskubideen aldeko elkarteekin bildu dira Urtzi Errazkin bozeramailea eta Ikerne Altuna, Jose Ramon Lopez de Abetxuko presoaren koinatua —gaitz larriak dituzten presoetako bat da Lopez de Abetxuko—. Bereziki, euskal presoen urruntzearen eta gaitz larriak dituzten presoen egoeraren berri eman diete Danimarkako eta Suediako ordezkariei.
Kopenhagen, besteak beste, Danimarkako Amnesty Internationaleko kide Trine Christensenekin eta Red—Green Alliance taldeko Nikolaj Villumsenekin egin zituzten bilerak.
Urtarrilean Europako Parlamentuan izan ziren presoen hainbat senide, Bruselan, eta azaldu dute «inplikatzeko nahia» nabaritu zutela ordezkari politikoen artean. «Proposamen eta konpromiso zehatzak jaso genituen». Han egindako harremanen emaitza da egunotan egiten ari diren bidaia. Aurrez, Suitzan eta Alemanian ere izan ziren martxoan, hango politikari eta eragileekin bilerak egiteko.
LAGUN AGURGARRIA:
Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.
Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.
Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.
Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.
Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.
Faktoria izan, egin zaitez bazkide.
Aiaraldea Hedabideko lantaldea.
Izan bazkide