EAko kritikoek aste honetan amaituko dute prozesua

Erabiltzailearen aurpegia berria 2017ko mai. 25a, 00:00

GASTEIZ. Iratxe Lopez de Aberasturi Alkartasuna 2017 taldeko eledunak Gasteizen esan duenez, EAko afiliatuak ari dira euren hautagaitzaren izenak jartzen, eta «oso pozik» daude jasotzen ari diren proposamenengatik. «Ekarpen guztiek bat egiten dute zuzendaritza integratzaile bat osatzearen garrantzian, Eusko Alkartasuna indartuko duena, eta EH Bildu ireki eta plurala bermatuko duena, gizarteko sektore ezberdinak erakartzeko helburuarekin».

EH Bildu barruan «aniztasuna» izatea ezinbestekotzat jo du, eta EAk koalizioan duen «paper politiko ezberdina» aldarrikatu du. Aste honetan bukatuko da Alkartasuna 2017koen prozesua, eta ondoren jakinaraziko ditu emaitzak, etorkizuneko proiektu bat lantzeko konpromisoak eta taldea.

Osorik irakurri

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide