Europako alderdi ezkertiarren bilkura, Donostian

Erabiltzailearen aurpegia berria 2017ko mai. 26a, 00:00

DONOSTIA. GUE-NGL taldea osatzen duten alderdietako ordezkariak Donostian izango dira ekainaren 6an eta 7an, Study Days jardunaldietan. Europako Parlamentuak antolatzen ditu saio horiek, eta aurten EH Bilduri egokitu zaio ezkerreko taldearenak prestatzea. Gaurkotasunari loturiko zortzi eztabaida eta tailer izango dira; erdia inguru irekiak. Donostiako Tabakaleran izango dira, goizez eta arratsaldez.

Denera, 29 eurodiputatu eta Europako Parlamentuko ehundik gora langile eta aholkulari izango dira. Besteak beste, honako gai hauek jorratuko dituzte: migrazioa eta errefuxiatuen krisia, parte hartze politikoa eta soziala, eta gizarte politikak. Ekainaren 7an, goizez, Arrasaten (Gipuzkoa) izango dira europarlamentariak, ekonomia eredu kooperatibistarekin loturiko proiektuak ezagutzeko.

Osorik irakurri

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide