Mariano Rajoy Espainiako Gobernuko presidenteak erantzun dio Carles Puigdemont Kataluniako Generalitateko presidenteak egindako eskaera formalari. Puigdemontek gutun bat igorri zion Rajoyri, Kataluniaren etorkizun politikoari buruzko erreferendum bat negoziatzeko. Eskaintza horri ezetz erantzun dio Espainiako gobernuburuak. Rajoy prest azaldu da Puigdemontekin hitz egiteko, baina azpimarratu du «subiranotasun nazionala eta zuzenbide estatua» dela elkarrizketa horren muga.
Eskutitz bidez erantzun dio Rajoyk Puigdemonti. Argi utzi dio Espainiako Konstituziotik kanpo eta legeari eta «bide demokratikoei» bizkarra emanda ez dagoela negoziatzerik. «Ez zuk eta ez nik ezin dugu negoziatu ez dagokigunaz», esan dio. Erreferenduma adostea «Espainiako Konstituzioaren mamia urratzea» izango litzatekeela uste du Rajoyk, eta Puigdemonti esan dio bere proposamenak «legeak ezarritako bideetatik» eramateko.
Eztabaida Kongresura eramateko eskaintza berretsi dio Rajoyk Puigdemonti. Gogoratu dio Espainiako araudiak aurreikusten dituela bideak edozein helburu politiko proposatzeko, «betiere bide demokratikoei jarraitzen bazaie, eta beharrezkoak diren gehiengoak lortzen badira». Espainiako Gobernuaren asmoak ere berriro azaldu dizkio gutunean: «Askatasunen, bizikidetza baketsuaren eta katalanen nahiz espainiarren eskubideen defentsa egitea». Baina salatu du Generalitateak egindako proposamenak «mehatxu larria» direla bizikidetzarako.
Eskua luzatuta, atzera
«Elkarrizketarik gabe ez dago konponbiderik». Horixe erantzun dio Puigdemontek Rajoyri, hark bidalitako gutunaren berri izan ostean. «Ez da espero nuen erantzuna, eta ez du balio desadostasunak konpontzeko», esan du. Kataluniako Generalitateak akordioetarako borondateari eusten diola gaineratu du, eta Rajoyri gogoratu dio politika ez dela egiten «epaitegietan, komunikabideetan eta estatuko estoldetan».
Osorik irakurri
LAGUN AGURGARRIA:
Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.
Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.
Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.
Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.
Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.
Faktoria izan, egin zaitez bazkide.
Aiaraldea Hedabideko lantaldea.
Izan bazkide