GEDek 'Prest Egunak' deitu ditu asteburu honetan

Erabiltzailearen aurpegia berria 2017ko mai. 27a, 00:00

BILBO. Gure Esku Dago-k ekainaren 10ean Bilbon osatuko duen galdera ikur erraldoiaren atarian, asteburu honetan erabakitzeko eskubidearen aldeko Prest Egunak antolatu ditu Euskal Herriko hainbat hiri, herri eta eskualdetan. Erabakitzeko eskubidearen aldeko mosaiko erraldoiak osatu nahi ditu Gure Esku Dago ekinbideak Bilbon, Donostian, Lea-Artibain, Goierrin, Galdakaon, Uribe Kostan, Debagoienan, Lezaman, Tolosaldean, Azpeitian eta Eskoriatzan. Bilbon, esaterako, hiriko pertsona ezagunek erabakitzeko eskubidearen aldeko argazkia aterako dute Isozakiko eskaileretan. Ehun lagunek baino gehiagok babestu dute.

Ekainaren 10eko mobilizazio nagusiari begira motorrak berotzeko antolatu dituzte Prest Egunak. Egun horretan, Euskadi plazatik Plaza eliptikorainoko mosaiko bat egingo dute, eta Herritarron Ituna aurkeztuko dute ondoren.

Osorik irakurri

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide