Poliziaren Biktimen Legearen zenbait atal, bertan behera

Erabiltzailearen aurpegia berria 2017ko mai. 30a, 00:00

MADRIL. Espainiako Auzitegi Konstituzionalak behin-behinean indarrik gabe utzi ditu poliziaren indarkeriari buruz Eusko Legebiltzarrak onarturiko legearen zenbait atal. Espainiako Gobernuak helegitea jarri zuen legearen kontra, eta lege horren zenbait atal behin-behinean bertan behera uzteko eskatu zion Konstituzionalari.

Jaurlaritzak azaldu du erabakia espero izatekoa zela, Espainiako Gobernuak lege bati helegitea jartzen dionean Konstituzionalak automatikoki indarrik gabe uzten duelako auzia ebatzi arte, eta berretsi du ez dagoela ados helegitea jartzeko erabakiarekin. Dena dela, gogora ekarri du atal batzuk baino ez dituztela indargabetu, eta gainerakoek aukera ematen dutela lan egiten jarraitzeko.

Berriz, Espainiako Estatuko Abokatutzak jakinarazi dio EAEko Justizia Auzitegiari erretiratu egiten duela Ertzaintzaren Lan Eskaintza Publikoari jarritako helegitea. Beraz, prozedura itxi egingo da.

Osorik irakurri

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide