PPren babesaren truke, diru laguntza kendu diete familiei

Erabiltzailearen aurpegia berria 2017ko eka. 1a, 00:00

Getxoko (Bizkaia) Udalak ez die laguntzarik emango aurrerantzean presoen senideei. Orain arte, urtean 40.000 euroko diru saila zuten urruntze politikak eragindako gastuei aurre egiten laguntzeko, baina ez dute deialdi gehiago egingo. EAJ eta PSE-EEren udal gobernuak hartu du erabakia, aurrekontuetan PPren babesa edukitzearen truke.

Gutxiengoan dago udal gobernua Getxon, eta, aurreko urteetan ez bezala, aurten ez dute EH Bilduren babesik lortu EAJk eta PSE-EEk. Hala, PPrekin aterako dituzte aurrera aurrekontuak, eta akordio horren ondorioa da presoen senideentzako laguntza kendu izana. Horrela, 50 bat proiektu urbanistiko onartzea adostu dute PPrekin.

Osorik irakurri

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide