Sare herritar plataformak 0 kilometro izeneko kanpaina jarri du abian, eta ekitaldi handi bat antolatuko du hilaren 17rako, Donostian. «Bidea egiten jarraitzeko» asmoa dauka Sarek, ekinaldi horien aurkezpenean Begoña Atxak eta Joseba Azkarragak Bilbon esan dutenez.
Ekitaldia «jai girokoa eta aldarrikatzailea» izango da, Sareko bozeramaileek adierazi dutenez. «Baikor izateko arrazoiak» daudela uste dute, batez ere, ETAk joan den apirilaren 8an armak eman zituenetik. Azkarragak esandakoaren arabera, «pozgarria da ikustea behintzat alde batek urratsak egiten dituela».
Baina «aldarrikatzailea» ere izango da hilaren 17ko ekitaldia. «Ozen esango dugu neka-neka eginda gaudela Espainiako Gobernuaren eta justiziaren mehatxu eta xantaia jarreraz», aipatu du Atxak. «0 kilometro kanpainarekin esan nahi dugu preso eta iheslariak etxean nahi ditugula, gaixo dauden presoak bizirik nahi ditugula, salbuespen legeei amaiera eman nahi diegula».
«Konfrontazioari ateak itxi eta konponbideari eta giza eskubideei zabaldu» nahi dizkie Sarek. Horregatik, dei egin die herritar guztiei «konponbidearen partaide» izan daitezen.
Nafarroako Parlamentuan
Azkarragak agerraldi bat egin zuen atzo arratsaldean Nafarroako Parlamentuan, Herritar eta Instituzioekiko Harreman Batzordean, gaixo dauden presoen egoeraz mintzatzeko. «Gizatasunagatik, duintasunagatik eta justiziagatik» gaixotasun larriak dituzten euskal presoek libre egon behar dutela esan zuen.
Bestalde, Granadako (Espainia) espetxean dauden euskal presoek kartzelako zuzendaritzaren jarrera «erasokorra eta matxista» salatu dute. Azaldu dutenez, emakumezko presoak komunak garbitzera derrigortu nahi dituzte, preso gizonezkoak ez bezala, eta Ainhoa Mujika eta Agurtzane Delgado bakartze modulura bidali dituzte zigor gisa aipatutako aginduari uko egiteagatik.
Osorik irakurri
LAGUN AGURGARRIA:
Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.
Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.
Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.
Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.
Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.
Faktoria izan, egin zaitez bazkide.
Aiaraldea Hedabideko lantaldea.
Izan bazkide