Auzitegi Nazionalak 'CAN auziaren' ikerketa beste 18 hilabetez luzatuko du

Erabiltzailearen aurpegia berria 2017ko eka. 8a, 00:00

IRUÑEA. Fiskaltzaren eta Kontuz elkartearen eskaera aintzat hartu, eta CAN auziaren ikerketa beste hemezortzi hilabetez luzatzea erabaki du Auzitegi Nazionalak. Miguel Sanz eta Enrique Goñiren defentsak auzia artxibatzeko eskatu zuen. Delitu ekonomikoez arduratzen den UDEF polizia unitatea aurrezki kutxako txartelen erabilera ikertzen ari da, eta oraindik txostena ez du igorri. Kontuz-en arabera, Caixabankek oztopoak jarri dizkio. Kontuz pozik azaldu da erabakiagatik.

Osorik irakurri

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide