Arnaldo Otegik berretsi du hilaren 17an EH Bilduko koordinatzaile nagusi hautatzen badute —hura soilik proposatu dute horretarako— Sortuko idazkari nagusi izateari utziko diola. «Sortun neuk planteatu nuen bateraezinak direla bi karguak», adierazi zuen atzo, Donostian, Sorturen egoitzan emandako prentsaurreko batean. «Subjektu politiko berri honek [EH Bilduk] plurala izan nahi du, herri honetako ezker subiranistaren etxe bihurtu nahi du, eta, beraz, horri zor zaion errespetuagatik ezin dut aldi berean Sortuko idazkari nagusi izan». Maiatzean atera zuen gai hori alderdiaren Kontseilu Nazionaleko bilera batean. Gainera, Otegiren arabera, «karguak pilatzea ez da egokia; are gutxiago ezkerreko mugimenduan».
Miren Zabaleta Sortuko bozeramaile eta Nafarroako arduradunak nabarmendu du mugimendu horretan ere ikusten dela bere alderdiak EH Bildurekiko «apustu irmoa eta estrategikoa» egina duela. Sortuk iraileko bere konferentzia politikoan izendatuko du idazkari nagusi berria. Kontseilu Nazionaleko kide bat proposatuko dute kargurako, Zabaletak iragarri duenez. Bitarean, Otegik behin-behinean jarraituko du karguan.
Sorturen eratze kongresuan aukeratu zuten lehen aldiz idazkari nagusi —2013ko otsailean—, baina orduan preso zeukaten, Bateragune auziagatik. Aurtengo urtarrilean berriro hautatu dute.
EH Bilduri emango dio orain lehentasuna. Alderdietan ez dauden herritarrengana zabaldu nahi dutela esan du. «Koalizioa termino politikoetan gainditutako formula bat da. Ez dakit noiz, baina sektore berriak sartuko dira EH Bildun. Baina ez diogu alderdiak desagertu egin behar direnik».
Hango bozeramaile nagusi ere izango da Otegi, baina nabarmendu du EH Bilduk azkenean «ahots asko» izango dituela: «Hogei idazkaritza egongo dira, eta bakoitzak izango du bere bozeramailea. Lau alderdiek ere izango dute, instituzio publikoetakoak izango dira...».
Osorik irakurri
LAGUN AGURGARRIA:
Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.
Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.
Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.
Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.
Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.
Faktoria izan, egin zaitez bazkide.
Aiaraldea Hedabideko lantaldea.
Izan bazkide