Hamabi egun bete ditu gaur Iñaki Bilbao euskal presoak gose greba mugagabean, eta haren aldeko mobilizazioak egiten ari dira, AEM Amnistiaren aldeko eta Errepresioaren aurkako Mugimenduak deituta. Atzo, ostegunero bezala, Lezamako (Bizkaia) udaletxe aurrean bildu ziren, harekin elkartasunez. AEMk salatu du, bisita bat kenduta, «guztiz inkomunikatuta» daukatela euskal presoa Puerto III ( Espainia) espetxean: ezin du deirik egin, eta inguruko zenbait senide eta lagunekin harremanak izatea galarazi diote. Lehen graduko lehen fasean sailkatu zuten Bilbao, eta baldintzak gogortu zizkioten.
AEMk zehaztu duenez, dena den, Bilbaoren «borrokaldia ez da ezarri dizkioten bizi baldintza gogorrak kentzeko, baizik eta independentzia eta sozialismoaren alde egiteko baizik». Bihar, manifestazioa egingo dute Bilbon, 20:00etan, Etxebarrieta anaien plazatik hasita.
Sorturen elkartasuna
Ohar bidez, Sortuk ere adierazi dio elkartasuna Bilbaori, eta gradu aldaketek eta bakartzeak dakarten «zigor erantsia» salatu du: «Presoaren erresistentzia fisiko eta psikologikoa suntsitu nahi dute». Hala, «borrokan» jarraitzeko deia egin du Sortuk, «Euskal Herria egunen batean presorik gabe egon dadin».
Osorik irakurri
LAGUN AGURGARRIA:
Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.
Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.
Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.
Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.
Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.
Faktoria izan, egin zaitez bazkide.
Aiaraldea Hedabideko lantaldea.
Izan bazkide