HERRITARRON ITUNA

Erabiltzailearen aurpegia berria 2017ko eka. 11a, 00:00

Adosten, burujabe. Nola erabaki atala (ituna osorik, Berria.eus-en).

Burujabetza. Gure herriaren etorkizuna erabakitzea euskal herritarroi dagokigu.

Zilegitasun demokratikoa. Galtzaile eta irabazlerik gabeko dinamikak indartuz, erabakiaren bidez demokrazian sakondu nahi dugu.

Adostasuna. Erabaki eskubidea denon topaleku da. Bizikidetza dugu xede, gizarte eta lurralde kohesioa.

Legezkotasuna. Erabakitzeko eskubidea modu adostuan gauzatzeko borondatea dugu. Euskal Herriko erakundeetatik sortutako legezkotasunari lehentasuna emango diogu.

Parte hartzea. Herritarrok erabakien parte sentitu nahi dugu. Aldi berean, erakundeekin eta eragileekin elkarlana bultzatuko dugu.

Eraginkortasuna. Estatus politikoan pausoa emateko gaitasuna du erabakitzeko prozesuak, eta etorkizuna mugarik gabe erabakitzeko bidea.

Berdintasun politikoa. Erabakitzeko ariketek bermatuko dute egitasmo guztien zilegitasuna.

Justizia soziala. Erabakitzeko eskubidea herritarron duintasuna, askatasuna eta berdintasuna bermatzeko tresna da.

Ardura. Herri honek jendarte kohesionatu eta praxi demokratikoan oinarritua behar du. Hori lortzeko bidean ardura pertsonal eta kolektiboa sentitzen dugu.

Osorik irakurri

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide