EH Bilduk 20 idazkaritzak osatzeko hautagaiak aurkeztu ditu

Erabiltzailearen aurpegia berria 2017ko eka. 11a, 00:00

Joan den asteartean, EH Bilduk hautagaitza aurkeztu zuen Mahai Politikoko koordinatzaile nagusi, zuzendari eta idazkari karguetarako eta lau lurraldeetako arduradun postuetarako, eta atzo hogei idazkaritzetako hautagaien zerrendaren berri eman zuen. Herenegun amaitu zen EH Bilduren idazkaritzetarako hautagaitzak aurkezteko epea. Hilaren 17an egingo dute I. kongresua.

Soilik bitan egongo dira bi hautagai; beste denetan, bat. Ingurumen idazkaritzan Silvestre Balerdi EH Bilduko sozioekonomia arduraduna eta Dani Maeztu legebiltzarkide ohia aurkeztu dira; Kirol idazkaritzan, Txabo Aragues eta Unai Asurmendi.

Hauek dira beste hemezortzi idazkaritzetarako proposatutako hautagaiak: Patxi Martinez de Albeniz, Enpleguen eta Lan Harremanen idazkaritza; Leire Pinedo, Fiskalitatea eta Finantzak; Iker Casanova, Sektore Produktiboak; Maider Otamendi, Etxebizitza; Larraitz Ugarte, Estatu Eraikuntzarak; Julen Arzuaga, Askatasun Demokratikoak; Ander Rodriguez, Politika Sozialak; Unai Fernandez de Betoño, Lurralde Antolaketa; Karlos Ibarguren, Osasungintza; Ikoitz Arrese, Hezkuntza; Garbiñe Zurutuza, Hizkuntza; Maider Arrieta, Kultura; Monika Plazaola, Feminismoa eta LGTBI; Eraitz Saez de Egilaz, Gazteria; Marian Esnaola, Adinduak; Joseba Ginez, Kultur Aniztasuna; Jasone Agirre, Diaspora; eta Nerez Zubia, Parte Hartzea eta Gobernantza.

Osorik irakurri

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide