EAJ, Ipar Euskal Herriaren aldeko hautagaien alde

Erabiltzailearen aurpegia berria 2017ko eka. 14a, 00:00

BAIONA. Ipar Euskal Herriko EAJk esan du Frantziako Legebiltzarrerako bozen bigarren itzulian «Euskal Herriaren garapena» lehenesten duten hautagaiak babestuko dituela. «Euskal Herriko erronken eta deszentralizazioaren alde lan egin duten hautagaiak babestuko ditugu», adierazi du, prentsa ohar batean, Pako Arizmendi Ipar Buru Batzarreko presidenteak. Jakinarazi duenez, 4. hauteskunde barrutian ez du babestuko Jean Lasalle, ezta Loic Correge ere. 5. hautesbarrutian, Colette Capdevielle sostengatuko dute, «betidanik engaiatu delako euskal lurraldeekin». 6.ean, Vincent Bruren alde egingo du EAJk; batetik, euskararen eta euskal kulturaren alde engaiatu delakoan Bru, eta, bestetik, euskal departamenduaren eta euskal hirigunearen alde lan egin duelako. EAJk 2.151 boto jaso zituen igandean (%1,7).

Osorik irakurri

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide