EAJk Segurtasun idazkariari eman dio Sareren txostena

Erabiltzailearen aurpegia berria 2017ko eka. 16a, 00:00

«Epe laburrean hiltzeko arriskua duten presoak» askatzeko eskatu dio EAJko senatari Jokin Bildarratzek Espainiako Estatuko Segurtasun idazkari Jose Antonio Nietori, «alferreko arriskurik ez hartzeko». Senatuko Barne batzordean, hala adierazi du Nietok: «Gure datuen arabera, orain ez dago espetxeratuta kalera atzeratzeko legezko baldintzak betetzen dituen presorik». Horri erantzunez egin du eskaera Bildarratzek, eta Sare plataformak euskal presoen egoeraz egindako txostena eman dio Segurtasun idazkariari, «bere datuak erkatu ahal izateko».

Hala, Bildarratzek oroitarazi du hemezortzi euskal preso hil direla kartzelan gaitz larrien ondorioz, eta kalera irten eta gutxira zendu zirela beste hamar. Bildarratz: «Ez dira heriotza naturalak edo adinak eragindakoak izan; gazteak ziren. Presoek eskubideak dituzte. Horien alde lan egin dezagun».

Hamabi euskal preso daude gaitz larriak dituztenen zerrendan; beste hamar ere badira, izena jakinarazi ez dutenak.

Osorik irakurri

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide