Kalera martxa uztailean, preso eta iheslarien alde

Erabiltzailearen aurpegia berria 2017ko eka. 16a, 00:00

Kalera Kalera dinamikak martxa bat antolatu du uztailaren 20tik 27ra, Gernikatik (Bizkaia) Lakuntzara (Nafarroa), euskal preso, iheslari eta deportatuen alde. «Gatazkak sortutako errepresaliatu politiko guztiak kaleetara ekartzea» eta «jai giroaz gozatzea» jarri dituzte helburu, Zarauzko (Gipuzkoa) agerraldian azaldu dutenez —eskuoihal hutsak jarri zituzten hondarretan—. Zortzi etapatan egingo dute bidea, Bermeon, Lekeition, Ondarroan, Deban, Getarian, Hernanin eta Ibarran geldialdiak eginez. Atzo, bestalde, sorterrira itzuli ziren Alejo Moreno eta Arturo Villanueva iheslariak, Espainiako Auzitegi Nazionalean deklaratu ondoren. Jarrai-Haika-Segiren aurkako operazioen ondorioz, hamahiru urte eta erdi egin dituzte ihesi.

Osorik irakurri

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide