Puigdemont eta Urkullu bat: «Legea ez da aldaezina»

Erabiltzailearen aurpegia berria 2017ko eka. 20a, 00:00

Bartzelonako ekitaldia hasi baino bi ordu lehenago, bilera egin zuten atzo Iñigo Urkullu lehendakariak eta Carles Puigdemont Generalitateko presidenteak, Generalitateko jauregian. Bien arteko lehen bilera ofiziala izan zen, eta Kataluniako eta Euskadiko egoera politiko, instituzionala eta soziala aztertzeko «laneko bilera» izan zela jakinarazi zuen Eusko Jaurlaritzak ohar baten bidez.

Krisi instituzionalaren inguruko diagnostikoa «partekatu» zutela esan du Jaurlaritzak. Estatu espainiarrak ezarritako «gelditasun estrategia» gainditzeko dituzten «zailtasunak» nabarmendu zituztela, eta estatuak ezin duela «lurralde eredu zehatz bat inposatu». Biak etorri zirela bat: «Legea ez da aldaezina. Kortse bat bilakatzen bada, egokitu egin beharko da».

Osorik irakurri

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide