Atutxa, Knorr eta Bilbaori harrera legebiltzarrean

Erabiltzailearen aurpegia berria 2017ko eka. 23a, 00:00

Giza Eskubideen Europako Auzitegiak Espainia zigortu ondoren, Eusko Legebiltzarreko presidente Bakartxo Tejeriak harrera egingo die asteartean Juan Mari Atutxari, Gorka Knorri eta Kontxi Bilbaori. Legebiltzarreko harrera aretoan hartuko ditu hirurak, 12:30ean. Legebiltzarkide guztiek jaso dute ekitaldira joateko gonbidapena.

Atutxa Euskadi Irratian elkarrizketatu zuten atzo goizean, eta hark legebiltzarreko presidente gisa egindako lanaren «duintasuna» defenditu zuen. Ez duela barkamenik espero gaineratu zuen. Horrez gain, Atutxak ukatu egin zuen Ertzaintzak inoiz torturatu duela. Barne sailburua izan zen garaiko autokritikarik egiten ote duen galdetuta, erantzun zuen 1995ean Lasa eta Zabalaren gorpuzkiak iritsi zirenean hartutako erabakiak aldatuko lituzkeela: «Irudia penagarria izan zen, kolpeak, odola...».

Osorik irakurri

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide