AEM Amnistiaren Aldeko eta Errepresioaren Aurkako Mugimenduak manifestazioa egingo du gaur Bilbon, 18:30ean, Jesusen Bihotza plazatik abiatuta, Inoiz ez makurturik. Denon artean lortuko dugu goiburupean. AEMko kide Sendoa Juradok esan duenez, manifestazioaren helburua da «argi adieraztea preso bakar bat ere ez dela bakarrik geldituko borroka jarrerei eusteagatik». Haren arabera, «[Frantziako eta Espainiako] Estatuak gero eta gehiago ari dira preso politikoak presionatzen militantziari uko egin diezaioten. Une garrantzitsua da adierazteko jarrera militanteari eusten dioten presoak ez direla babes politikorik eta babes humanorik gabe geldituko».
Juradok dioenez, manifestazioarekin ez dute eragin nahi EPPK Euskal Preso Politikoen Kolektiboaren barne eztabaidan: «Eztabaida berez bukatuta dago, eta emaitzak plazaratzea baino ez da falta. Hortaz, martxaren xedea ez da horretan eragitea. Orain arte, EPPKn izan diren eztabaida guztien funtsa zen bide baten inguruan egon zitezkeen aukeren artean egokiena hautatzea; eztabaida honetan, aldiz, guztiz antagonikoak eta bateraezinak diren bi jarrera egon dira aurrez aurre. Guk ez dugu horretan eragin nahi, baina argi esan nahi diegu borroka jarrerei eusten dietenei gu hor egongo garela».
Amnistia aldarrikatu nahi dute gaur: «Badakigu ezker abertzalea osatzen dugunon artean ez dela inor amnistia nahi ez duenik», dio Juradok, «baina batzuek uste dute giza eskubideen alorrean egin behar dela indarra. Guk pentsatzen dugu soilki giza eskubideen arloari begiratuta hori ez dela lortuko. Presoen izaera politikoa nabarmendu nahi dugu; haien helburuekin edo erabili dituzten metodoekin ados egon ala ez, argi dugu preso politikoak direla, ez terroristak, eta giza eskubideak ez ezik, haien izaera politikoa ere errespetatu behar dela».
Iñaki Bilbao presoak gose grebako 28. eguna du —itxialdian ere badago—, eta elkartasuna agertuko diote gaur ere, Bilbon.
Osorik irakurri
LAGUN AGURGARRIA:
Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.
Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.
Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.
Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.
Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.
Faktoria izan, egin zaitez bazkide.
Aiaraldea Hedabideko lantaldea.
Izan bazkide