Urruntzearen biktimei monolitoa

Erabiltzailearen aurpegia berria 2017ko eka. 25a, 00:00

Karmele Solaguren barañaindarraren silueta hutsik, eta hamabi zulo haren inguruan. Duela hamabi urte, auto istripuz hil zen Solaguren, Alcala Meco kartzelan (Madril) preso zegoen bere seme Ekain Gerra bisitatzera zihoala. Barañainen (Nafarroa) utzi zuen hutsunea eta hamabi urtez instituzioen aldetik jasandako isiltasuna eta onarpenik eza irudikatu nahi izan dute silueta eta zulo horiekin. 150 lagun inguru bildu ziren monolitoaren inguruan, atzo; haien artean, Barañaingo eta Nafarroako Parlamentuko EH Bilduko hainbat ordezkari.

Osorik irakurri

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide