Iker Lima euskal presoaren lagun batek auto istripua izan du bisitatik bueltan

Erabiltzailearen aurpegia berria 2017ko eka. 27a, 00:00

GALDAKAO. Etxerat elkarteak jakinarazi duenez, Iker Lima presoaren lagun batek auto istripua izan zuen herenegun, presoari bisita egitetik zetorrenean. Huelvako (Espainia) espetxean dago Lima, eta istripua Salamancan jazo zen, biribilgune batetik autobidera sartzera zihoala, autoaren kontrola galdu eta iraulita. Autoan zihoan pertsona «ondo» dago. Duela hiru urte ere istripua izan zuen pertsona horrek. Etxerat-ek salatu duenez, «urruntzearen ondorioz» aurten gertatu den zazpigarren istripua da. Elkarretaratzeak deitu dituzte gaurko.

Osorik irakurri

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide