Araguas eta Elgorriaga aske geratu dira, eta Bilbaok utzi egin du gose greba

Erabiltzailearen aurpegia berria 2017ko eka. 27a, 00:00

IRUÑEA. Aske geratu dira Iker Araguas eta Tomas Elgorriaga. 2008an atxilotu zuten Araguas, bi kutxa automatiko erretzea leporatuta. Elgorriaga 2014ko azaroan atxilotu zuen, Friburgon (Alemania); gero, Frantziako Estatuaren esku utzi zuten. Alemanian betetako espetxealdia kontuan izan du Frantziak. Bestalde, Amnistiaren Aldeko eta Errepresioaren Aurkako Mugimenduak (AEM) jakinarazi du Iñaki Bilbaok gose greba utzi duela. 30 egun egin ditu, «lehen graduko lehen fasea ezarri diotela salatzeko». Puerto IIIn (Cadiz, Espainia) dago preso.

Osorik irakurri

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide