Adur Ramirez de Aldaren senideek istripua izan dute

Erabiltzailearen aurpegia berria 2017ko uzt. 1a, 00:00

BURGOS. Altsasuko auzian auzipetuta dagoen Adur Ramirez de Aldaren senideek auto istripua izan zuten ostegunean, Aranjuezeko kartzelara (Espainia) bisita egin eta bueltatzen ari zirela. Ramirez de Aldaren aita eta aitona-amonak 03:30 aldera irten ziren Aranjuezerantz, 09:30ean bisita egiteko. Itzuleran, 17:30 inguruan, auto istripu bat izan zuten Burgos (Espainia) parean. Ibilgailuak autobidearen hesia jo zuen. Ez zen inor zauritu, baina autoak kalteak izan zituen.

Espetxeratuek, inputatuek, haien senide eta lagunek eta Altsasuko herritarrek jasaten duten «injustizia eta krudeltasuna» salatu du Altsasuko Gurasoak taldeak: «Ez diogu utziko jasaten ari garen eskubide urraketa guztiak salatzeari, eta ez diogu utziko elkartasuna adierazteari». Gogoratu dute, Adur Ramirez de Alda, Jokin Unamuno eta Oihan Arnanez «bidegabeki» espetxeratu zituztela, eta euren herrietatik 500 kilometrora urrunduak dituztela.

Osorik irakurri

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide