Oinarrizko txostenaren gakoak

Erabiltzailearen aurpegia berria 2017ko uzt. 1a, 10:13

EPPK-k udan jakinaraziko du barne eztabaidan erabakitakoaren bide orria. Hauek dira iazko abenduan zabaldutako oinarrizko txostenaren gakoak:

EPPK-ko zuzendaritzak prestatutakoa. EPPK-ko zuzendaritzak prestatu zuen eztabaidarako oinarrizko txostena. Iazko abenduan zabaldu zuen jendaurrean, eta agindu eztabaida "gardena eta publikoa" izango zela.

2013ko ildoa berritu. EPPK-ko kideek gogoeta hasi zuten, 2013ko abenduko adierazpena "berritzeko".

Aldebikotasunik ez. Oinarrizko txostenak dio Espainiako eta Frantziako estatuekin ez dela "alde biko negoziazioa" egongo alor honetan ere.

Babesa. Preso ororen urratsa defendituko du EPPK-k, kolektiboki. Ezinbestekotzat jotzen dute dinamika sozial, politiko eta instituzionala ere.

Helburuak. Sakabanaketa eta deserriratzea amaitzea, eta espetxeak hustea.

Legedia garatu. Legedia garatzeko planteamendua dator txostenean, eta preso bakoitzak nahi duen bidea jorratuko du -"bakoitzaren egoera juridikoaren arabera aukera desberdinak egongo dira: erredentzioak, kartzela destinuak, gradu aldaketak, baimenak, hurbiltzea, baldintzapeko askatasuna…"-. Mugak: damua eta salaketa.

Ontzat jo urrats bakoitza. Urrats oro ongi baloratuko dute -"batze oro, hurbiltze oro eta kaleratze oro"-, urratsa partziala izan arren.

Independentzia. Estrategia independentista lagundu nahi dute pauso berriarekin.

Osorik irakurri

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide