Ultzamako plantari buruzko ikerketa artxibatu dute

Erabiltzailearen aurpegia berria 2017ko uzt. 6a, 00:00

IRUÑEA. Joan den maiatzean fiskaltzak ekinbideak hasi zituen Ultzamako (Nafarroa) biogas plantaren ustezko irregulartasunak ikertzeko, eta ordutik bi hilabete igaro direnean, ikerketa artxibatzea erabaki du. Ultzamako plantaren kontratazio sisteman iruzur zantzuak atzeman zituelako abiatu zuen ikerketa. Zehazki, UPN Ultzamako Udalean zegoenean legea urratu ote zuen argitzeko abiatu zuen ikerketa. Instalazioaren adjudikazio prozesuan eta ondoren ordainketa bikoitzak egin ote zituen ikertu du fiskaltzak. Haatik, ondorioztatu du ez dagoela «prebarikazio» deliturik Ultzamako biogas plantaren finantzaketan. Fiskaltzak bere idatzian dio Ultzamako Udalak ez zuela «bidegabe» jokatu Nafarroako Gobernuaren diru laguntzak obra hori finantzatzeko erabili zituenean.

UPNk txalotu egin du fiskaltzaren erabakia, artxiboak agerian utzi duelako«lauko gobernuaren beste azpijoko bat» izan dela, eta UPN «kriminalizatzeko» asmoa zegoela atzean.

Osorik irakurri

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide