Foro Sozialak elkarlana eskaini dio Eusko Legebiltzarrari

Erabiltzailearen aurpegia berria 2017ko uzt. 11a, 00:00

Elkarlanean aritzeko aukerak aztertu dituzte Eusko Legebiltzarrak eta Foro Sozial Iraunkorrak. Bakartxo Tejeria legebiltzarreko presidentearekin bildu ziren atzo foroko kideak, eta, haiek aditzera eman dutenez, egungo egoerari buruzko diagnosia partekatzen dute. Foro Sozialaren arabera, orain helburua litzateke gehiengo sozial eta instituzionala egituratzea Hego Euskal Herrian, Espainiako Gobernua mugiarazteko.

Foro Sozialaren arabera, «lehentasunak» dira biktima guztien errekonozimendua, memoriaren inguruko egitasmoak eta euskal presoen egoera; zehazki, presoak Euskal Herriratzea eta Espainiako Estatuak haiei ezartzen dizkien «salbuespen neurriak» amaitzea. Presoen egoerarekin loturik, foroko kideek azpimarratu dute azkenaldian «adostasun handiak» lortzen ari direla; bereziki, gaixo dauden presoak aske utzi beharraren inguruan. Gogora ekarri dute PP ez gainerako talde guztiak horren alde azaldu direla Eusko Legebiltzarrean eta beste instituzio batzuetan. Aurreko astean, halaber, Hego Euskal Herriko sindikatu nagusi guztiek bat egin zuten hori eskatzen duen manifestu batekin. Adostasunen bide hori jarraitu behar dela dio Foro Sozialak.

Presoen egoerarekin loturik ere, Ireki egitasmoaren bitartez lantegietan bildu dituzten 80.299 sinadurak eman dizkiote EAEko legebiltzarreko presidenteari ?Nafarroakoak ere jaso zituen aurreko astean?. Presoen Euskal Herriratzea eskatu dute egitasmo horrekin.

Osorik irakurri

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide