Gastu mugaren alde bozkatuko du EAJk, «arduraz»

Erabiltzailearen aurpegia berria 2017ko uzt. 12a, 00:00

MADRIL. EAJk Espainiako Gobernuak ezarri nahi duen gastu mugaren aldeko botoa eman zuen atzo, «arduraz jokatzeko» eta «Euskadirentzat onuragarria» delakoan.

EAJren ustez, gastu muga «neurri teknikoa» da eta ez du «balio politikorik». Hala ere, Eusko Jaurlaritzak eta Espainiako Gobernuak kupoaren inguruan lorturiko akordioa «faktore garrantzitsua» izan da EAJrentzat erabakia hartzeko, eta, hori dela eta, «koherentziaz» jokatu nahi dute jeltzaleek. «Euskadirentzat onuragarria da», erantsi dute. Gastu muga ez finantzarioa igo izana ere «positibotzat» jo du EAJk.

EAJk azaldu duenez, gastu mugari eman dioten baiezkoak ez du ikustekorik Espainiako aurrekontu proposamenaren gainean hartuko duten jarrerarekin. Jeltzaleek nabarmendu dute aurrekontu horiek oraindik ez direla «ezagutu» ere egiten, eta horien berri jakindakoan finkatuko dutela horren inguruko jarrera.

Osorik irakurri

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide