Sostengu gehiago bildu dituzte gose grebalariek

Erabiltzailearen aurpegia berria 2017ko uzt. 13a, 00:00

Gaur sei egun dira lau gaztek Konponbide gosez lelopean gose grebari ekin ziotela Hiriburun (Lapurdi). Egunak joan arau, sostenguak biderkatzen ari dira, eta hainbat eragileren bisita izan dute. Protesta ekintza horrekin gazteek euskal presoek pairatzen duten «salbuespen legedia» salatzea dute xede, eta abenduaren 9ko Parisko mobilizaziora deitzea.

Atzo, Kartzeletako Nazioarteko Behatokia, Anai Artea eta Baionako ospitaleko CGT sindikatuaren delegazioak izan ziren han. Asteartean, gatazkaren konponbidean inplikatuak diren hautetsi ordezkaritza bat, besteak beste, Alain Iriart Hiriburuko alkatea, Colette Capdevielle Baionako hautetsia, Kotte Ezenarro Hendaiako alkatea eta Jean Rene Etxegarai Baionako auzapez eta Euskal Elkargoko lehendakaria. Azken horrek gazteei adierazi zien ekintza «baliagarria» zela.

Horrez gain, hainbat eragilek 24 orduko baraualdiak burutzen ari dira lau gazteekin batera. Astelehenean, Bizi talde altermundialista eta ekologistaren delegazio batek egin zuen; atzo, LAB sindikatuko lau kidek, eta, bihar, EELV Europa Ekologia-Berdeetako kideek. Hitzaldi jendetsuak ere burutzen ari dira gauero. Gaur, Emakumeak eta Kartzela izenburupean izanen da, 07:30ean.

Osorik irakurri

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide