PSEk apurtu egin du EAJrekin zuen ituna, Barakaldon

Erabiltzailearen aurpegia berria 2017ko uzt. 19a, 00:00

BARAKALDO. Amaia del Campo EAJko alkatearekin adostua zituztenak «behin eta berriz» bete gabe utzi dituelako, eta hartutako azken erabakiekin Barakaldoko udal langileen lan baldintzak bermatu eta herritarrei kalitatezko zerbitzuak eman ahal izateko «marra gorriak» gainditu dituelako, 2015etik jeltzaleekin sinatua zuten egonkortasunerako ituna apurtzea erabaki du Barakaldoko PSE-EEk.

Udal horretako bozeramaile Ana Belen Quijadak eman zuen atzo erabakiarekin berri. «Gaurko udal gobernuaren dinamikak ez du zerikusirik akordioa sinatu genuenean genituen lehentasunekin», nabarmendu du. Eta aurrerantzean gobernu horrekin izango duten harremana EAJ eta PSE-EE alderdiek bere garaian lortutako akordioaren «gutxienekoa» bete besterik ez dela egingo esan zuen: udal aurrekontuak babestea, aurretik horiek negoziatu ostean.

Amaia del Campo alkateak, PSE-EEkoen erabakiaren eta arrazoien berri prentsaren bidez izan ostean, ukatu egin zituen sozialistek esandakoak. Azpimarratu zuen jeltzaleek ez dutela haiekin sinatutako akordiorik bete gabe utzi, «albiste txarra» dela egonkortasunerako akordioa apurtu izana, baina haien «interes alderdikoiak» Barakaldoko biztanleen interesen gainetik jartzea erabaki dutelako gertatu dela hori.

Osorik irakurri

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide