Ituna eginda, UPN agintetik egotziko dute Vianan

Erabiltzailearen aurpegia berria 2017ko uzt. 29a, 00:00

Geroa Baik, PSNk eta Viana Aldatuk -Ahal Dugu-ren inguruko udal plataformak- gobernu akordioa izenpetu dute Vianako Udalean (Nafarroa), eta zentsura mozioa aurkeztu dute egungo alkate Jose Luis Murgiondoren kontra (UPN). Hiru indar politikoen artean gehiengo osoa dute -11 zinegotzietatik sei-, eta, hortaz, UPN agintetik egotziko dute, eta PSNko Yolanda Gonzalez izango da alkate berria.

EH Bildu ez dago akordioan. Alderdi sozialistak, berriz, akordioa izenpetu du aldaketa sustatzen duten bi indar politikorekin batera, Nafarroako instituzio gehienetan ez bezala. «Herriari bultzada ematea» da hitzarmenaren xedea.

Osorik irakurri

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide