Astelehen gauean utzi zuten baldintzapean aske Mikel Irastorza euskal presoa, eta atzo eguerdian heldu zen Baionara —Fleury-Merogis espetxean zuten preso, Frantzian—. Epaileek hala aginduta, Lapurdiko hiriburuan izan beharko du bizitokia, eta ezingo da Frantziako Estatuaren mugetatik irten. Baionara iristean, harrera egin zioten dozenaka lagunek. Epaiketaren zain dago.
Irastorza iazko azaroan atxilotu zuten, Azkaineko (Lapurdi) etxe batean, Frantziako Poliziak eta Guardia Zibilak egindako operazioan. Harekin batera, etxeko bi jabeak ere atzeman zituzten, baina berehala utzi zituzten aske. Espainiako Barne Ministerioak zabaldu zuen ETAko buruzagi «nagusitzat» zeukatela Irastorza, 2015eko irailean Iratxe Sorzabal eta David Pla atxilotu zituztenetik. ETAri «burua moztu» ziotela ere esan zuten poliziako iturriek.
Atxiloketa iazko azaroan izan zen, ETAk agiri bat atera eta astebetera. Aurrez, urriaren 12an, ETAren armategi bat atzeman zutela zabaldu zuen Espainiako Gobernuak, baina ETAk azaldu zuen polizien «tranpa» bat zela hura, eta zigilatze prozesutik kanpo utziak zituztela hango armak. «Konpromiso berriak» iragarri zituen; azkenean, aurtengo apirilaren 8an armagabetu zen ETA.
Osorik irakurri
LAGUN AGURGARRIA:
Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.
Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.
Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.
Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.
Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.
Faktoria izan, egin zaitez bazkide.
Aiaraldea Hedabideko lantaldea.
Izan bazkide