Presoen afera lantzeko moduen aurka azaldu dira Podemos eta PP

Erabiltzailearen aurpegia berria 2017ko abu. 9a, 00:00

EH Bilduko koordinatzaile Arnaldo Otegik presoen auzia konpontzeko proposatutako foroa «ez da beharrezkoa», Elkarrekin Podemosentzat. Lander Martinez bozeramaileak esan du Otegik dioen «bide orria adosteko» eztabaida jada «parlamentuan eta hortik kanpo» ematen ari dela. Martinezen arabera, Otegik herritarrak gehiago entzun beharko lituzke: «Euskal gizarteak gerturatze, gizarteratze eta salbuespenezko politiken amaieraz zein eginiko minaren errekonozimenduaz hitz egiten du, baina ez amnistiaz edota presoak omentzeaz».

PPk, berriz, adierazi du prest dagoela Eusko Legebiltzarreko Memoria eta Bizikidetzako batzordean parte hartzeko, baina EAJk presoen gaiari «uko egiten» badio. Hori landu nahiak bilakatu zuen «ezinezko» PPren parte hartzea, Amaya Fernandez Bizkaiko PPko idazkari nagusiak dioenez. «Guk ez dugu inoiz aterik itxi ez. Beste batzuek itxi dizkigute, lehentasun gisa presoak jarrita». Fernandezek dio gizarteak ezin duela onartu «terroristei omenaldiak egitea».

Osorik irakurri

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide